Urtero egiten den topaketa da, eta erakunde, kolektibo eta elkarteak emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egiten ari diren lana batu, erakutsi eta sendotzea du helburu.
Berdintasunerako guneak eskaintzen duen denbora-tartean, emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko ekimenen berri emateko aukera izango dute erakunde publiko eta pribatuek.
Berdintasunerako Gunea 2004tik 2008ra bitartean egin da (www.foro-emakunde.com).
Bost urteko esperientziaren ondoren, aurreko saioetan parte hartu duten erakundeen iradokizunak kontuan hartuta, foroak aldaketa handiak izango ditu 2009. ekitaldian, betiere, egindako lana egungo errealitatera egokitzea gogoan izanda.
2009ko BERDINTASUNERAKO GUNEA ekainaren 4tik 21era bitartean egingo da.