VI. berdintasunerako gunea / foro para la igualdad 2009
Lagun agurgarria:
Badakizunez, Emakunde gizon eta emakumezkoen arteko berdintasuna eremu guztietan lortzeko erakunde publikoa da. Gure jardunak bi ardatz ditu: berdintasunaren aldeko politika publikoak bultzatzea, batetik, eta gizartea bere osotasunean sentsibilizatzea, bestetik.
Testuinguru honetan, Emakundek “Berdintasunerako Gunea” izeneko topaketa martxan jartzea erabaki zuen, emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde lan egiten duten erakundeen, taldeen eta elkarteen lana biltzeko, ikustarazteko eta indartzeko. Berdintasunerako Gunea erakunde publiko eta pribatuek gizon eta emakumeen arteko berdintasunerako ekimenak koka ditzaten gune aberats eta emankorra izan nahi du.
Berdintasunerako Gunea 2004tik 2008ra egin da (http://www.foro-emakunde.com). Bost urteko esperientziaz baliatuz, aurreko urteetan parte hartu duten erakundeen iradokizun baliotsuak kontutan
harturik, eta egindako ibilbideari egungo errealitateari egokitutako jarraipena eman nahirik, aurten
aldaketa batzuk izango ditu Berdintasunerako Guneak.
Aldaketa nagusia hauxe da: VI. Berdintasunerako Guneak ardatz edo gai nagusi bat izango du 2009an eta antolatzen diren ekitaldi guztiek, edozein esparru edo arloko guztiek, ardatz horrekin lotura izan beharko dute, gai hori ikuspegi anitzetik aztertu, hausnartu eta sakonduz. 2009ko Berdintasunerako Guneak Eusko Jaurlaritzaren
“EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plana. VIII. Legealdirako Jarraibideak” planaren
II. Ardatza landuko du aurten: “Emakumeen ahalduntzea eta gizartearen eta politikaren arloko parte-hartzea”.
Beraz, aurtengo Berdintasunerako Guneak emakumeen ahalduntzea eta parte-hartze soziopolitikoari
buruz hausnartzeko gunea izan nahi du: emakumeen autonomia fisikoa, autonomia ekonomikoa, autonomia politikoa eta autonomia soziokulturala lortzeko jarduerak. Horretarako, ekitaldiren bat antolatzeko interesa duten erakundeekin prestakuntza mintegi bat egingo da ekitaldien inskripzioa zabaldu aurretik. Era berean, foroko ekitaldiak egin ondoren, gaiari buruzko ondorio komunak adostu eta finkatzeko beste lan-mintegi bat egingo da uztailan.
Zure elkarte edo erakundea 2009ko berdintasunerako gune honetan parte hartzea nahiko genuke.
Horretarako, pentsatuta daukazuen ekitaldiren bat (jardunaldia, mahai-ingurua, mintegia, hitzaldia,
esperientzien aurkezpena, e.a.) marko honetan antolatzera gonbidatzen zaitugu. Horretarako honekin
batera doakizuen
izena emateko orria bete eta bidali behar diguzue.
VI. Berdintasunerako Gunea 2009ko ekainaren 4tik 21era bitartean egingo da. Erakunde bakoitzak bere ekimenaren ardura osoa izango du: edukia, antolamendua (aretoa, ordutegia, hizlariak, deialdia, e.a.) eta ordainketa. Emakundek, berriz, aipatu ditugun bi mintegiak antolatuko ditu, erakunde antolatzaileen koordinazioa eta foroaren idazkaritza egingo du eta, azkenik, material komunak (egitaraua, kartelak eta karpetak) prestatu, argitaratu eta parte hartzen duten erakundeei helaraziko dizkie. Bestalde eta paraleloki, foroan egingo diren ekintzak hedatu eta ikustarazteko komunikazio mailan lana egingo dugu.
Antolaketa eta funtzionamendu guztia
otsailaren 27an egingo den mintegian zehaztu eta argituko da, ekitaldiak antolatzeko hainbat irizpide eta ideia landuko direlarik.
Ekimen hau zure interesekoa izango delakoan eta topa-gune honetan, ordezkatzen duzun elkarteak parte hartuko duelakoan, agur.
Vitoria-Gasteiz, 2009eko urtarrilaren 27a
Miren Arantza Madariaga
IDAZKARI NAGUSIA