Emakunde Emakumearen Euskal Erakundea Eremua

 
Ir a página Principal
Eremua
| eu | es |
Eremua

Eremua

EMAKUNDE. Manuel Iradier, 36 - 01010 VITORIA-GASTEIZ
Tel.: 945 016 706 . Fax.: 945 016 701
E-mail: emakunde.administracion3@ej-gv.es
Aldaketa nagusia hauxe da: VI. Berdintasunerako Guneak ardatz edo gai nagusi bat izango du 2009an eta antolatzen diren ekitaldi guztiek, edozein esparru edo arloko guztiek, ardatz horrekin lotura izan beharko dute, gai hori ikuspegi anitzetik aztertu, hausnartu eta sakonduz. 2009ko Berdintasunerako Guneak Eusko Jaurlaritzaren “EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plana. VIII. Legealdirako Jarraibideak” planaren II. Ardatza landuko du aurten: “Emakumeen ahalduntzea eta gizartearen eta politikaren arloko parte-hartzea”.

Beraz, aurtengo Berdintasunerako Guneak emakumeen ahalduntzea eta parte-hartze soziopolitikoari buruz hausnartzeko gunea izan nahi du: emakumeen autonomia fisikoa, autonomia ekonomikoa, autonomia politikoa eta autonomia soziokulturala lortzeko jarduerak. Horretarako, ekitaldiren bat antolatzeko interesa duten erakundeekin prestakuntza mintegi bat egingo da ekitaldien inskripzioa zabaldu aurretik. Era berean, foroko ekitaldiak egin ondoren, gaiari buruzko ondorio komunak adostu eta finkatzeko beste lan-mintegi bat egingo da uztailan.

Eremua


Jabekuntza eta gizarte partaidetza

Emakumeek banaka eta taldean burutu beharreko kontzientziazio-prozesua, erabakiak hartzeko eta boterea eta baliabideak eskuratzeko prozesuetan gehiago parte hartzeko. Ildo horretan, emakumeen gizarte-partaidetza beraien autonomia eta eragin-gaitasuna lortzeko eta indartzeko estrategia da.

Legezko informazioa

  • Copyright